Ibai garbiketa egingo dute larunbatean Zestoan

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 3a

Zestoatik igarotzen den ibaia. (Ihintza Elustondo) Astindu elkarteak antolatuta, auzolanean ibaia garbituko dute Zestoan larunbatean, uztailaren 7an. Berez, ekainaren 16an ziren egitekoak ibai garbiketa, baina uraren emaria handia zenez, bertan behera gelditu zen saioa; horregatik, larunbatean egingo dute. 09:00tatik 12:30era egingo dute garbiketa, eta, ondoren, mokaduaz gozatzeko aukera izango dute bertan bildutakoek. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute jubilatuen tabernan. 14 urte baino gutxiago dituztenek gurasoekin joan beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide