Aurtengo Txokoko Pilota Txapelketa ari da bukaerara iristen. Horren erakusle dira gaur, asteartea, jokatuko dituzten finalerdietako partidak. Hain zuzen ere, 19:00etan, lehen partida Adonisek eta Jonek jokatuko dute Julenen eta Josuren aurka. Bigarren finalerdian, berriz, Ander eta Hektor ariko dira nor baino nor Jantxiren eta Kixkurraren aurka. Bi partiden irabazleek jokatuko dute finala ostiralean, 19:00etatik aurrera.