Karmenak ospatzeko prest daude Arroabean

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 2a

Ohi bezala, paella lehiaketa eta bazkaria egingo dituzte festetan. (Ana Abarisketa) Ostegunean hasiko dira Zestoako Arroabea auzoan karmenak ospatzen, eta auzotarrek prest dute lau egunetako egitaraua. Ohi bezala, Jubilatuen Egunarekin hasiko dituzte jaiak, eta haiei zuzendutako ekintza ugari izango dira egun horretan. Ostiralean, Umeen Egunak hartuko du festen lekukoa, eta hurrengo egunean, larunbatean, Kuadrillen Eguna ospatuko dute. Igandean izango dute jarraipena festek. Ohiko egitarau antzekoarekin gozatu ahal izango dute Arroabeko bizilagunek festetan, eta askotariko ekintzak izango dituzte egunez egun. Ikusi festetako egitaraua, hemen:
Uztailak 12, osteguna. Jubilatuen Eguna.
  • 12:00etan, jubilatuentzako meza.
  • 12:30ean herriko umeen antzerki emanaldia.
  • 14:00etan, jubilatuen bazkaria Ederki elkartean.
  • Bazkalostean, Jurgi eta lzarorekin erromeria.
  • 18:00, pala txapelketako finala.
  • 19:00etan, Karmentxuren etorrera.
  • Ondoren, pintxo lehiaketa herrikoia.
  • 22:00etan, Bertsolari Gazteen III. saioa:
    • Joanes lllarregi (Leitza)
    • Aitor Zubikarai (ltziar)
    • Maddalen Arzallus (Hendaia)
    • Oihana Arana (Eskoriatza)
    • German Urteaga (Beasain)
    • Maddi Aiestaran (Beasain)
Uztailak 13, ostirala. Umeen Eguna.
  • 10:30ean, ume jolasak.
  • 13:00etan ura bota, umeentzat.
  • Ondoren, umeen bazkaria.
  • 15:00etan, puzgarriak.
  • Ondoren, apar-festa eta txokolatada.
  • 19:00etan, emakumeen pilota partida: Eneritz Arrieta etaa Araitz Eizagirre Oihana Orbegozoren eta Alaitz Badiolaren kontra.
  • Jarraian, herritarren BTK batukadak alaituko du poteoa.
  • 21:30ean, herri afaria frontoian.
  • 23:00etan, La Jodedera Kubako taldearen kontzertua frontoian.
  • Segidan, Bide Batez taldearen erromeria plazan.
  • Goizaldera arte, Uranga eta Huegun Djak txosnan.
Uztailak 14, larunbata. Kuadrillen Eguna.
  • 11:00etan, paella lehiaketa hasiko da.
  • 14:30ean, kuadrillen bazkaria, frontoian.
  • 18:00etan, kuadrillen arteko jolasak Lopeneren zezenekin.
  • 23:00etan, 2zio eta Xutik taldeen kontzertuak.
  • Ondoren, Dj Bull goizaldera arte.
Uztailak 15, igandea.
  • Goizean zehar, diana ldiakaitz txistulari taldearekin.
  • 12:00etan, meza.
  • 12:30ean, Lopeneren zezen txikiak.
  • 18:00etan, Arroabeko X. Trikitilari Gazteen Txapelketa.
  • Ondoren, sagardo dastaketa eta pintxoak.
  • 21:30ean, herri afaria frontoian.
  • Ondoren, DJ Josu Rodriguezekin gaupasa.
Uztailak 16, astelehena. Karmen Eguna.
  • 06:00etan, karroza herriko baserrietan, Araitz eta Garazi trikitilariek eta bertsolariek lagunduta.
  • 12:00etan, Karmengo Amaren meza.
  • Segidan, Zestoako dantzariak.
  • 17:30ean, Bidegorriaren inaugurazio kalejira.
  • 20:00etan, Tio Teoren Semeak dantza ikuskizuna.
  • 22:00etan, Erein taldearen emanaldia.
  • 00:00etan, Karmentxuren agurra.
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide