Trenen IV. Topaketa egin dute Iraetan, tren txikien zirkuituan

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 1a

Zestoako Iraeta auzoan dagoen tren txikien zirkuituan Trenen IV. Topaketa egin zuten atzo. Iraetako Trena elkarteak antolatutako egun guztiko ekitaldian tren txikien zaletu batzuk elkartu ziren, eta zirkuituan ibili ziren bueltaka beren trenekin. Horiez gainera, bertaratutako ume zein helduek tren txikian ibiltzeko aukera izan zuten. Zestoako Udalaren laguntzarekin egin dute topaketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide