Zestoako Futbol Taldeko neskak. (Danbolin)
Datorren astelehenean, uztailaren 2an, hasiko da Donostia Cup txapelketa, eta hilaren 7ra bitartean Euskal Herriko eta nazioarteko 430 talde baino gehiago lehiatuko dira txapelketan. Guztira, 5.000 futbolari inguruk hartuko dute parte txapelketan, eta tartean izango dira Zestoa Futbol Taldeko 16 urtetik beherako neskak.
E multzoan hasiko dira jokatzen Zestoako futbolariak, eta Espainiako Rayo Vallecano, Norvegiako Oppegard IL eta Donostiako Intxaurdi KE taldeak izango dituzte aurrez aurre. Eskualdeko hainbat udalerritan neurtuko dituzte indarrak zestoarrek; astelehenean, Zarauzen jokatuko dute partida Rayo Vallecanoren aurka; hurrengo egunean, Zumaian jokatuko dute Intxaurdiren aurka, 16:30ean; azkenik, asteazkenean Norvegiako taldea hartuko dute Iraetako futbol zelaian, 11:45ean. Zestoako taldeak lehenengo bi partidak irabaziz gero, ostegunean txapeldunen liga jokatuko dute; bestela,
play offak jokatuko dituzte.