IV. Trenen Topaketa egingo dute larunbatean Iraeta auzoan

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 26a

Iraetako tren zirkuitua. (Iraetako Trena elkartea) Zestoako Iraeta auzoan dagoen tren txikien zirkuituan Trenen Topaketa egingo dute larunbatean laugarren urtez. Iraetako Trena elkarteak antolatu du topaketa, Zestoako Udalaren laguntzarekin, eta aurten, zortzi parte hartzaile inguru izango dira bertan. Ohi bezala, Euskal Herriko, Espainiako, Kataluniako eta Frantziako trenak ikusi ahal izango dira goizez eta arratsaldez. 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara bitartean izango dira topaketak, eta bertaratzen direnen kopuruaren arabera, herritarrek ere trenetan ibiltzeko aukera izango dute. Iraetako Trena elkarteak duela hiru urte zabaldu zuen tren zirkuitua, auzoko futbol zelaiaren ondoan. Ordutik, urtero antolatzen ditu topaketak, inguruko eta atzerriko tren zaleak elkar ezagutzeko eta eguna batera igarotzeko asmoz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide