Zestoako Amabirjinak antolatzen hasteko batzarra egingo dute asteazkenean

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 25a

Udaleko Kultura sailak deitu du batzarra, eta Kultur Etxean egingo dute, 19:00etan hasita.

Zestoan dagoeneko hasi dira Amabirjin jaietarako prestaketekin. Zestoako Udaleko Kultura sailak jaiak antolatzeko bilkura irekia deitu du asteazkenerako. Batzarra 19:00etan hasiko da, eta Kultur Etxean egingo dute. Ekitaldiak prestatzeko herritarrek eta eragileek dituzten ideiak jasoko dituzte asteazkeneko bileran.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide