Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoako Gisasola egoitzako kideak hamaseigarren urtemuga ospatzen ari dira joan zen larunbataz geroztik. Hainbat egitasmo antolatu dute egoitzako kideek aste osorako, eta, besteak beste, haurren musika emanaldiaz, San Joan suaz, bazkariaz, lehiaketez eta abarrez gozatu ahal izango dute. Zapatuan, esaterako, San Joan sua egin zuten egoitzaren aurreko zelaian, eta jende ugari izan zen bertan.
Hona hemen larunbat arratsaldeko irudiak (Argazkia: Gisasola egoitza):