Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskal Herriko beste hamaika txokotan bezala, Zestoan ere Euskaraldia egingo dute azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, eta herritarrek Ahobizi eta Belarriprest rolak hartuko dituzte egun horietan. Zestoan, AEK eta Danbolin ari dira egitasmoa prestatzen, udalaren eta Uemaren laguntzarekin. Horretarako, aurreneko bilera irekia egingo dute gaur, 18:30ean, kultur etxean, lehen Gaztelekua zegoen lekuan.