Dantzez lagunduta piztu dute sua Zestoan

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 24a

San joan bezperako suak ez zuen huts egin Zestoan. Arratsaldean trikitiak girotu zituen herriko kaleak, eta jarraian, batukada taldekoen txanda izan zen. 22:00etan piztu zuten sua plazan, eta Itxaropena dantza taldeko kideek dantzan egin zuten suaren bueltan, Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta. Hona hemen atzo gaueko irudi batzuk:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide