Zestoa Osasuntsu egitasmoko kideek ikasturtea amaitu dute

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 22a

(Argazkia: Danbolin) Ikasturteko azken gimnasia saioa egin zuten atzo, ostirala, Zestoa Osasuntsu taldeko kideek. Mikel Irure kiroldegiko langilearen zuzendaritzapean egin dituzte saioak, eta irailean hasiko dute berriro ikasturtea. Egitasmoaren helburua da hirugarren adineko pertsonek ariketa fisikoa egitera animatzea. Ikusi argazki gehiago, Danbolin.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide