Zestoako V. Argazki Rallya jokatuko dute igandean

Zestoako Hitza 2018ko ekainaren 22a

Zestoako Argazki Taldeak antolatuta, V. Argazki Rallya egingo dute igandean, 09:30ean hasita. Memoria txarteldun kamera digitala edo telefono mugikorra duen edonork parte har dezake, baina 14 urtetik beherakoen sailkapenik ez da egingo. Partaide bakoitzak bere memoria txartela erabat hutsik eraman beharko du. Antolatzaileek bost gai proposatuko dituzte egunean bertan. Parte hartzaileek hamaiketakoa egingo dute jubilatuen tabernan, eta rallya eguerdiko 13:00ean amaituko da. Gehienez 36 argazki aurkeztu ahal izango dira eta argazkiak ezin izango dira manipulatu. Sari banaketa uztailaren 13an egingo dute. Parte hartu nahi izanez gero, igandea baino lehen izena eman behar da zestoa.argazki@gmail.com helbidera idatzita, eta egunean bertan ere izango da horretarako aukera, Gurutze jubilatuen tabernan, 09:00etatik 09:30era. Parte hartzeko bost euro ordaindu beharko da.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide