Ikasturte amaierako festa antolatu du Zestoako Ekain guraso elkarteak biharko

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 21a

Merendola eta Txoborro magoaren 'Gezur gehi egi' emanaldia izango dira bihar. Guraso elkartetik herritarrei dei egin diete ekintzetan parte har dezaten.

Ekain guraso elkarteak antolatutako ekintza bateko irudia. (Ekain guraso elkartea) Ikasturtea behar bezala agurtzeko eta udari ongietorria emateko, kurtso amaierako festa egingo du Zestoako Ekain guraso elkarteak bihar, ostirala. Horretarako, merendola eta Txoborro magoaren Gezur gehi egi emanaldia antolatu dituzte. Aurrena, merendola egingo dute Gure Txokoa elkartean, 16:30ean hasita. Behin sabelak bete ostean, Txoborro magoaren ikuskizunarekin gozatzeko aukera izango dute, laranjandi inguruan. Ekain guraso elkarteak dei egin die herritarrei antolatutako ekintzetara anima daitezen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide