Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udaleku irekietan izena eman duten umeen gurasoentzat lau prestatu dituzte, Aizarnan eta Arroabean bana eta Gaztelekuan bi. Kirol udalekuei buruz saio bakarra egingo dute.
Udaleku irekietan zein kirol udalekuetan parte hartuko duten umeen gurasoei zuzendutako bilerak antolatu dituzte Zestoan, bihartik ostirala bitartean. Udaleku irekiei buruz hitz egiteko lau batzar egingo dituzte. Bihar, Aizarnan (17:30ean) eta Arroabean (19:00etan) izango dira udalekuetako arduradunak, gurasoekin hitz egiteko. Etzirako, berriz, bi bilera antolatu dituzte Zestoako Gaztelekuan: lehena, 3 eta 5 urte artekoen gurasoei zuzendutakoa, 16:30ean hasiko da; eta bigarrena, 6 eta 8 urte artekoen gurasoentzakoa, 19:00etan.
Kirol udalekuen gaineko bilera bakarra, berriz, ostiralean egingo dute, 17:00etan hasita, Gaztelekuan.