Ilargi egutegiak erabiltzen ikasteko tailerra izango da bihar, Iraetako baratzeetan

Zestoako Hitza 2018ko ekainaren 19a

Iraetako baratzeak. (Ana Abarisketa) Ilargi egutegiak ulertzen tailerra izango da bihar, asteazkena, Zestoako Iraeta auzoko baratzeetan, Furgobaratzako kideen eskutik. Ilargiak landareen hazkuntzan duen eraginaz hitz egingo dute saioan, eta ilargi egutegiak erabiltzen irakatsiko dute. 18:00etatik 20:00etara izango da ikastaroa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide