Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ixabel Agirresarobe.
Helduentzako ipuin kontaketa saioa izango da gaur, asteartea, Zestoako Euskaltegian. 19:00etan hasiko da saioa, eta Ixabel Agirresarobek gidatuko du. Agirresarobe aktore eta ipuin kontalari usurbildarra da. Haurrentzako kale antzerkian aritu da Hankagorri eta Gorringo taldeekin, eta 1990ean ekin zion ipuin kontaketari. Batez ere haurrekin lan egiten du, baina baita helduekin ere.