Su hartu du Zestoako Olazabal baserriaren tximiniak

Zestoako Hitza 2018ko ekainaren 19a

Zestoako Sastarrain bailarako Olazabal baserrian sua piztu da gaur goizean. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, herritar batek larrialdi zerbitzuetara deitu du sutearen berri emateko, eta ertzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira. Baserriaren tximiniak su hartu du, eta 10:15ean itzali dute. Tximiniak kalteak izan baditu ere, "kalte oso txikiak" izan direla jakinarazi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide