Larunbateko emanaldiko irudia (Danbolin).
Zestoako Itxaropena dantza taldeak ikasturtea agurtu zuen larunbatean.
Laranjadi plazan eskaini zuten Plazara izeneko ikuskizuna, eta guztira, 80 dantzari inguruk parte hartu zuten. Emanaldiak hiru zati izan zituen; lehenbizikoan, Gipuzkoako brokel zikloko dantzak egin zituzten; bigarrenean, erromeria eta plaza girokoak; eta, hirugarrenean, Luzaide (Nafarroa) inguruko dantzak.
Ikusi jaialdiko argazki gehiago
Danbolin.eus atarian.