Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoako Agiro mendi klubak antolatuta, ibilaldi neurtua egin zuten hainbat lagunek atzo, igandea. Bi ibilbide izan zituen ibilaldiak: bata luzea, 32 kilometrotakoa; eta bestea motza, 20 kilometrotakoa. Guztira, 225 lagunek parte hartu zuten ibilaldi neurtuan, antolatzaileek espero zutena baino jende gehiagok. Aurrez 148 lagun zeuden izena emanda, baina beste jende askok egunean bertan eman zuen izena.
Antolatzaileek azaldu dutenez, arazoren bat izan zuten ibilbidean, "norbaitek bideko seinaleak mugitu zituelako", baina berehala konpondu zuten arazoa. Euri pixka bat egin zuen hasieran, baina gero eguraldi ederra nagusitu zen, eta giro polita izan zen ibilaldian.
Hona hemen ibilaldiko irudi batzuk:
(Argazkiak: Mikel Irure)