Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoako dantza taldeak 'Plazara' emanaldia taularatuko du bihar, larunbata, Zestoako Laranjadi plazan. 19:00etan hasiko da ikuskizuna, eta 80 dantzari inguruk parte hartuko dute.
Itxaropena dantza taldearen irudi bat. (Argazkia: Danbolin)
Zestoako Itxaropena dantza taldeak ikasturte amaierako ikuskizuna eskainiko du bihar, larunbata, 19:00etan hasita. Kiroldegiko lanak direla eta, emanaldia Laranjadi plazan izango da. 7 eta 14 urte bitarteko sei talde eta helduen taldea ariko dira dantzan; guztira, 80 dantzari inguru eta zenbait musikari igoko dira oholtzara. Plazara izena jarri diote ikuskizunari, eta hiru zati izango ditu. Lehen zatian, Gipuzkoako brokel zikloko dantzak egingo dituzte; bigarrenean, erromeria eta plaza girokoak; eta, hirugarrenean, Luzaide (Nafarroa) inguruko dantzak.