Ibaiko urak handi datoztelako erabaki dute auzolana bertan behera uztea. Azpeitian Agenda 21 egitasmoaren baitan ziren auzolana egitekoak. Ez dute ibai garbiketa egiteko beste datarik zehaztu. Zestoan, aldiz, Astinduk antolatzen du ibai garbiketa, eta auzolana uztailaren 7an egingo dutela jakinarazi dute.