Kultur Mahaiko bilera bateko irudia. (Danbolin.eus)
Zestoako Kultur Mahaiak bilera irekia egingo du bihar, asteazkena, 19:00etan hasita, jubilatuen tabernan. Bada denbora bat
Zestoako kultur taldeak herriko kultur mugimenduaren egoeraz hausnartzen hasi zirela. Joan den apirilean egin zuten lehen bilera, batez ere, herriko kultur taldeen arteko komunikazio gabeziarekin kezkatuta. Biharkoa hirugarren bilera izango da, eta agenda izango da landuko duten gai nagusia.