Joan zen astean iragarri zuten
Feminismotik (h)astea egitasmoa Zestoako Txoko Feministak, Gazte Asanbladak eta Arremanitz kooperatibak, eta gaur, astelehena, hasiko dira prestatutako egitarauarekin. Aldaketa bat iragarri dute, ordea. Izan ere, ordu erdi atzeratu dute Santanderren hitzaldia. Horrenbestez, 19:30ean hasiko da
Klase feminismoaren oinarriak izenburupean eskainiko duten solasaldia. Bertan, hizpide izango dute, besteak beste, langile klaseko emakumeek feminismoa nola bizi duten.
Ostegunean jarraituko dute prestatutako ekintzekin Zestoako Gaztetxean. Hilaren 14an, emakumeei zuzendutako
Gorputzari tratu onak tailerra eskainiko du Haizea Egiguren Arremanitzeko kideak, 19:00etatik 20:30era bitartean, eskola txikiko psikomotrizitate gelan.
Musika doinuekin amaituko dute egitasmoa larunbatean,
Bargaztak oholtzan saioarekin. MICE eta ON musika taldeak igoko dira Gaztetxeko oholtzara, eta kontzertuak eskainiko dituzte 22:30ean. Ondoren, DJ Turtukiñak itxiko du saioa. Hara joaten direnek, gainera, zozketa erotikoan parte hartzeko aukera izango dute.