Euskaraldia egitasmoa Zestoan aurrera eramango duen batzordea sortzeko bilera deitu dute Danbolinek eta AEK-k astelehenerako. 18:30erako jarri dute hitzordua, Gazteleku Zaharrean. Euskaraldiaren nondik norakoak azalduko dituzte bileran, eta bi eragileek herritarrei bertaratzeko deia egin diete.