Zestoako Bainuetxeko lan hitzarmen berria eskatzeko protestekin jarraitzen dute

Zestoako Hitza 2018ko ekainaren 8a

Zestoako Bainuetxeko langileek lan hitzarmen berria eskatzeko protestekin jarraitzen dute. Horren erakusle izan da gaur arratsaldean dozenatik gora lagunek bainuetxearen atarian egin duten elkarretaratzea. ELA eta LAB sindikatuek deituta elkartu dira lantokiaren aurrean; izan ere, bainuetxea kudeatzen duen enpresari eta haren jabeari hainbat eskaera egiten ari dira bi sindikatuetako langileen ordezkariak. Gaur egun, 50 bat lagunek egiten dute lan Zestoako Bainuetxean, eta horietatik 42 bat dira kontratu finkoa dutenak. Soldataren eguneratzea ez ezik, aldi baterako kontratua duten langileak finko egitea ere eskatzen dute ELAk eta LABek; izan ere, 2013tik ez dute langilerik finko egin. Beste hainbat eskaera ere egin diote bainuetxearen jabeari, eta datorren ekainaren 18an egingo dute langileen ordezkariek eta sindikatuek hurrengo bilera harekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide