Duela 35 urte, 1983ko ekainaren 8an, hil zen Manuel Olaizola Urbieta
Uztapide bertsolaria. Haren heriotzaren urtemugan, gogoan izan dute Uztapide gaur
Euskadi Irratiako
Faktoria saioan. Endoia auzoko Uztapide baserrian jaio zen Olaizola, eta gaztea zela eskaini zuen lehen bertso saioa Lasturren. Euskal Herriko hainbat eta hainbat txokotara eraman zituen bere bertsoak, eta denborarekin sona handia irabazi zuen bertsolaritzaren munduan. Haren gertukoek diotenez, "hizketan bezala" egiten zuen bertsotan Uztapidek. Bizitzako azken urteetan idazteari ekin zion, eta liburu pare bat atera zituen argitara.