Dozenaka lagunek salatu dituzte Altsasuko espetxeratzeak Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 8a

Ekainaren 16an Iruñean egingo duten manifestaziorako izena eman daiteke Azkoitiko tabernetan. Zestoan gaur egingo dute elkarretaratzea.

Herritar ugari batu zen herriko plazan. (Ane Olaizola) Guardia Zibilak Altsasuko lau gazte –Jon Ander Cob, Iñaki Abad, Julen Goikoetxea eta Aratz Urrizola– atxilotu eta epaileak haiek espetxeratu izana salatu zuten atzo arratsaldean azkoitiar ugarik. Urola Antiespezista, Piztu, Ikasle Abertzaleak, Ernai eta Sostenipe taldee deitutako protestara batu ziren dozenaka lagun herriko plazara, gazteen askatasuna aldarrikatu eta haien arkako "muntai poliziala" gaitzetsi zuten. Era berean, atxilotutako gazteek senideek deituta, manifestazioa egingo dute hilaren 16ean Iruñean, eta hara joateko autobusak antolatu dituzte Azkoititik. Gaurtik aurrera eman daiteke izena herriko hainbat tabernetan. Azkoitian ez ezik, eskualdeko hainbat herritan ere elkarretaratzeak eta manifestazioak egin dituzte astean zehar. Zestoan, berriz, gaur egingo dute elkarretaratzea, hango Gazte Asanbladak deituta. 20:00etan elkartuko dira, plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide