EHU-ren Uda Ikastaroen barruan, labar arteen gaineko jardunaldia izango da uztailaren 20an Zestoan

Zestoako Hitza 2018ko ekainaren 6a

Europan arte labarra duten haitzuloen lau erreplikaren ordezkariek hitz egingo dute saioan. Zestoako Bainuetxean izango da jardunaldia, eta matrikula 30 euro ordaindu beharko da. Izena EHUren Udako Ikastaroen webgunean eman daiteke.

Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroen barruan, Ekainberri 10 urte. Labarretako artearen errepliken erronkak eta etorkizuna museo ekipamendu gisa izenburupean ikastaroa antolatu dute uztailaren 20rako. Zestoako Bainuetxean izango da jardunaldia, eta matrikula 30 euro ordaindu beharko da. Izena EHUren Udako Ikastaroen webgunean eman daiteke. Ekainberriko hamargarren urteurreneko ospakizunen barruan antolatu dute kongresuan, eta Europan arte labarra duten haitzuloen lau erreplikaren ordezkariek hitz egingo dute saioan. Gainera, bertaratzen direnek, arratsaldean Ekainberri bisitatzeko aukera izango dute. Kongresuaren xedea da labar artedun errepliken gaur egungo egoera azaltzea, errepliken balio museografikoa aztertzea, paleolitoko labarretako artearen garrantziaren diskurtsoan sakontzea, Ekaingo ekipamendua akademia munduari ezagutaraztea eta antzeko nazioarteko ekipamenduekin harremanak sendotzea. Haitzuloen erreplikak izango dituzte hizpide egun horretan Bainuetxean eskainiko duten ikastaroan, eta bere esperientzia azalduko dute lau erreplikatako ordezkariek, baita haren kudeaketa modua eta museoa garatzeko era ere. Besteak beste, jardunaldian izango dira Altamira Museoko eta Ikerketa Zentroko zuzendari Pilar Fatas, Pont d'Arc kobazuloaren erreplikaren zuzendari Richard Buffat, Dordoñako Europako gaien zuzendari Valerie Chaumont eta Ekainberriren zuzendari Juanjo Aranburu. Kongresuari irekiera Manel Mirok emango dio, arte labarretako errepliken eboluzioari buruzko solasaldiarekin. Kongresuaren zuzendaria Carlos Olaetxea Gordailuko eta Gipuzkoako Museoen zuzendaria izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide