Zestoako Gure Esku Dago-k hainbat ohar eman du igandeko giza katerako

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 6a

Erabakitzearen aldeko giza katea egingo da ekainaren 10ean Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuz

Gure Esku Dago-k antolatuta erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katea egingo da ekainaren 10ean, igandean. Dagoeneko giza katerako azken hariak lotzen ari dira Gure Esku Dago-ren herriz herriko dinamikak. Zestoako eta Aizarnazabalgo herritarrak giza katearen 39. kilometroa osatuko dute, Arroabean. Zestoan dagoeneko 485 herritarrek eman dute giza katerako izena. Oraindik izena eman ez dutenek horretarako aukera izango dute Zestoan: bihar, osteguna, 17:00etatik 19:00etara bitartean Kultur Etxe aurrean eta etzi, ostirala, 19:00etatik 20:30era bitartean herriko plazan. Ekainaren 10ean izango den giza katerako hainbat ohar eman du Zestoako Gure Esku Dago-k:
  • Igandean autobusak izango dira Zestoatik giza katera, 10:30ean, Talleres Lizarralde aurrean, Estazioko industrialdean. Lanzaderak dira eta giza katearen tokira joan-etorrian ibiliko dira.
  • Giza katera mendiz joan nahi dutenentzako ere aukera jarri dute, 09:30ean Gurutzetik irtenda.
  • Autoz joaten direnek giza katera, Sansinenea industrialdean aparkatu beharko dute.
   

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide