Palestinari buruzko solasaldia izango da etzi, Aizarnan

Zestoako Hitza 2018ko ekainaren 6a

Palestinak egunero jasaten dituen Gerniken zergatiak hitzaldi-elkarrizketa izango da etzi, ekainak 8, 22:00etan hasita, Aizarnako Aranburu landetxean. Gabirel Ezkurdia politologoa eta nazioarteko analista arituko da hizlari lanetan. Anbuko Elkarrizketak egitasmoaren barruan antolatu dute etziko saioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide