Umeentzat yoga ikastaroa antolatu dute Arroabean

Zestoako Hitza 2018ko ekainaren 5a

6 urtetik gorako umeek jolasen bidez ikasiko dute arnasa hartzen eta kontzentrazioa lantzen. Ekainaren 11 bitartean eman daiteke ikastarorako izena, eskola aurreko iragarkien taulan. Saioak ekainaren 12an eta 14an izango dira, eskolako gimnasioan, 15:00etatik 16:00etara bitartean.

Yoga ikastaroa antolatu dute Arroabean, ekainaren 12rako eta 14rako. 6 urtetik gorako haurrei zuzendutako ikastaroan hilaren 11 baino lehen eman behar da izena, eta haurrek jolasen bitartez ikasiko dute arnasa hartzen eta kontzentrazioa lantzen. Interesa dutenek Arroabeko eskolaren atarian dagoen iragarkien taulan eman beharko dute izena, eta hilaren 12an eta 14an 15:00etatik 16:00etara izango dira yoga saioak, eskolako gimnasioan. Yamelli Prietok zuzenduko ditu Zestoako Udalak eta Arroabeko eskolak antolatutako saioak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide