Ikasturte amaierako emanaldia eskainiko du ostiralean Zestoako Ertxiña musika eskolak

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 5a

Ekaina iristearekin batera, ikasturtean zehar ikasitakoa plazaratzeko ekitaldiak izaten dira han-hemenka, eta Zestoako Ertxiña musika eskolako ikasleek ere horretarako aukera izango dute ostiralean, hilaren 8an. Ikasturte amaierako emanaldia egingo dute egun horretan, eta udaletxeko arkupetan askotariko musika tresnak entzuteko aukera izango da. Musika eskolako ikasleek hainbat pieza joko dute 19:00etatik aurrera, eta kontzertuarekin itxiko dute 2017-2018 ikasturtea.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide