'Erradikalak gara' emanaldia izango da datorren ostiralean, Zestoako Kultur Etxean

Zestoako Hitza 2018ko maiatzaren 31

Bertsoa eta bakarrizketa uztartzen dituzte Ane Labakak eta Beatriz Egizabalek saioan. Emanaldia 22:00etan hasiko da, eta sarrera hiru euro ordaindu beharko da.

'Erradikalak gara' saioko irudi bat. (Erran.eus) Datorren ostiralean, ekainak 8, Erradikalak gara ikuskizunaz gozatu ahal izango da Zestoako Kultur Etxean. Bertsoa eta bakarrizketa uztartzen dituzte Ane Labakak eta Beatriz Egizabalek saioan, eta herritarrek horretaz gozatzeko aukera izango dute 22:00etatik aurrera. Portalek antolatu duen emanaldirako sarrera hiru euro ordaindu behar da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide