Ibai garbiketa egingo dute ekainaren 16an, Zestoan

Zestoako Hitza 2018ko maiatzaren 30a

Astindu elkarteak deituta, ibai garbiketa egingo dute ekainaren 16an, Zestoan. 09:00etatik 12:30era arituko dira herritarark ibaia txukuntzen, eta, ondoren, mokadutxoa izango da bertaratutako guztientzat. Parte hartzeko, izena eman behar da jubilatuen tabernan. 14 urtetik beherakoek gurasoek lagunduta joan beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide