Juan Mari Ibarzabal argazkilariaren 'Txoriak' erakusketa ikusgai izango da Zestoako tabernetan

Zestoako Hitza 2018ko maiatzaren 29a

Ekinaren 1etik 15era ikusi ahal izango dira argazkilari azpeitiarrak askotariko txoriei egindako argazkiak. Ostiralean, erakusketa zabaltzearekin batera, Ibarzabalen argazkien emanaldia izango da Koiote tabernan, 19:30ean.

Martin arrantzale baten irudia. (Juan Mari Ibarzabal) Juan Mari Ibarzabal Azpeitiko Argazki Elkarteko kidearen irudiekin osatutako Txoriak erakusketa ikusgai izango da ekainaren 1etik 15era bitartean, Zestoako hainbat tabernatan. Erakusketa zabaltzearekin batera, Juan Mari Ibarzabalen argazkien proiekzioa egingo dute ostiralean, Koiote tabernan, 19:30ean hasita. Erakusketa eta proiekzioa F11 Zestoako argazki elkarteak antolatu ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide