Pentsio sistemari buruzko hitzaldia izango da gaur Zestoan

Zestoako Hitza 2018ko maiatzaren 29a

Mikel de la Fuente EHUko Lan eta Gizarte Segurantzako irakasleak eskainiko du solasaldia. 19:00etan hasiko da, udaletxeko areto nagusian. Gurutze elkarteak antolatu du saioa.

Espainiako pentsioen sistemari buruzko hitzaldia eskainiko du gaur, asteartea, Mikel de la Fuente EHUko Lan eta Gizarte Segurantzako irakasleak. Gurutze pentsiodunen eta jubilatuen elkarteak antolatu du solasaldia, eta 19:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide