Zestoako mendizaleak, goiz pasa Urbian

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 29a

Hogei mendizale inguruk hartu zuten parte Zestoako Agiro mendi klubak iganderako Urbira antolatutako irteeran. Izan ere, Zegama-Aizkorri mendi maratoia jokatu zen egun horretan, eta mendizaleak lasterketa ikustera joan ziren hara. Zestoatik Arantzazura autoz joan ziren parte hartzaileak, eta Urbira oinez iritsi ziren handik. Horrez gain, astebururako beste irteera bat prestatu du taldeak. Deba-Arbil-Lastur-Otzarreta-Endoia-Zestoa mendi zeharkaldia egingo dute bi egunetan, eta izena emateko epea bihar amaituko da. Argazkiak: Mikel Irure

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide