Ekainaren 3an hasiko da Lurraldebus zerbitzu berriak eskaintzen. Azkoititik 19:45ean aterako da autobusa, eta 20:55ean iritsiko da Donostiara. Itzulerako autobus zerbitzu berria, berriz, 21:05ean abiatuko da Donostiatik, eta 22:15ean iritsiko da Azkoitira. Urte osoan zehar izango dira zerbitzu berriak.