Agirok Deba-Zestoa mendi zeharkaldia antolatu du ekainaren 2 eta 3rako

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 25a

Irteeran parte hartzeko izena Zestoako Kiroldegian eman behar da maiatzaren 30era bitartean

Ekainaren 2 eta 3 astebururako adin guztietako mendizaleentzako irteera antolatu du Zestoako Agiro mendizale taldeak. Deba-Arbil-Lastur-Otzarreta-Endoia-Zestoa mendi zeharkaldia egingo dute bi egunetan.  Ekainaren 2an (larunbata), 08:50ean, Gurutzetik irtengo dute. Gaua, berriz, Lasturko aterpetxean igaroko dute mendizaleek. Irteeran parte hartzeko izena Zestoako kiroldegian eman behar da maiatzaren 30a bitartean. Agiroko bazkideek 35 euro ordaindu beharko dute eta ez bazkideek 40 euro. Prezio horretan sartzen dena da: gau bat, gosari bat eta afari bat Lasturko aterpetxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide