Jon Artano: "Erantzuna neurrikoa iruditu zait, eta babestuta sentiarazi naute"

Zestoako Hitza 2018ko mai. 25a, 11:36

ETBko Erredakzio Kontseiluak Iñaki Anasagastik egindako kritiken aurrean agertu dion babesa eskertu du eta Venezuelan egindako lana azaldu du kazetari zestoarrak 'Berria' egunkarian.

Iñaki Anasagasti EAJko kideak Jon Artano kazetariari zuzendutako kritikek soka luzea ekarri dute. ETBren berriemale zestoarrak Venezuelako hauteskundeen bezperan egindako lanaz hitz goigorrak idatzi ditu Anasagastik bere blogean. ETBko Erredakzio Kontseiluak Anasagastik esandakoak gaitzetsi ditu, eta lankide askok adierazi diote babesa Artanori. Berria egunkariak zestoarrarekin hitz egin zuen atzo. ETBko Erredakzio Kontseiluak agertu dion babesa eskertu du Artanok. "Erantzuna neurrikoa iruditu zait, eta babestuta sentiarazi naute", esan du. Bide batez, Venezuelan egindako lana azaldu eta defendatu du: "Caracasen egin dugun egonaldian, beti eta nonahi egiten dugun bezala, eginahalak egin ditugu EITBko ikus-entzuleei ahalik eta informazio osoena helarazteko. Alde bateko zein besteko iritziak biltzen saiatu gara". Adierazpen guztiak irakur daitezke Berriaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide