Ertxiña musika eskolak ireki du datorren ikasturterako matrikulazio epea

Zestoako Hitza 2018ko maiatzaren 24a

Musika eskolan bertan edo 943-14 79 11 telefonora deitua eman daiteke izena 16:30etik 19:00etara bitartean.

Ertxiña musika eskolak 2018-2019 ikasturterako matrikulazio epea ireki berri du, eta herritarrek ekainaren 15era arte izango dute izena emateko aukera. 5 urtetik gorakoentzat musika tailerra, 7 urtetik gorakoentzat musika hizkuntza saioak eta hainbat musika tresna ikasteko aukera izango da bertan. Musika eskolan bertan edo 943-14 79 11 telefonora deitua eman daiteke izena 16:30etik 19:00etara bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide