Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoako Agiro Mendi Klubak Urbira joateko irteera antolatu du hilaren 27rako. Izan ere, igande horretan Zegama-Aizkorri mendi maratoia joratuko dute, eta mendizaleak lasterketa ikustera joango dira. Goiz pasa irteera izango da, eta Arantzazura autoetan joango dira. Handik, oinez joango dira Urbira.
Izena Txoko Txiki okindegian eman behar da, hilaren 25a baino lehen. Hilaren 27an, 09:00etan abiatuko dira Gurutzetik, eta egunean bertan ordainduko dute.