Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo, larunbata, ospatu zituzten sanisidroak Arroabean, auzoko Ederki soziedadeak antolatuta. Lehenik, sagardo eta ardo dastaketa egin zuten frontoian, eta pintxoak ere izan ziren sabelaren gozagarri. Bien bitartean, trikitilariak aritu ziren giroa alaitzen. Iluntzean, berriz, bertso afaria egin zuten auzoko soziedadean, Danel Olano eta Aratz Igartzabal bertsolariekin. Amaitzeko, dantza pixka bat egiteko musika izan zuten.
Hona hemen Arroabeko sanisidroetako irudiak:
[flickr_set id="72157693882842562"]