Zestoako Txokoko Txapelketan parte hartzeko izen ematea zabalik dago jada

Zestoako Hitza 2018ko maiatzaren 18a

Iazko Txokoko Txapelketako irudi bat. (Julene Frantzesena) 2018ko Txokoko Txapelketa maiatzaren 28an hasiko da eta, jada eman daiteke izena. Bertan parte hartu nahi duenak maiatzaren 25era arte edukiko du horretarako aukera, Zestoako Koiote tabernan. Bikoteko hamar euro ordaindu beharko dira. Joan den urteko txapelketa Aitzol Astiazaranek eta Adonis Gelisek irabazi zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide