Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Datorren maiatzaren 26an Donostian egingo den pentsio publiko duinen aldeko manifestaziora joateko deia egin du Zestoako Gurutze pentsiodunen eta jubilatuen elkarteak. 17:30ean hasiko da protesta, eta Zestoatik autobusa antolatu dute. 16:30ean abiatuko da autobusa Gurutzetik, eta manifestazioa amaitu eta ordu erdira abiatuko da berriz bueltan. Autobus hori hartu nahi duenak maiatzaren 23a baino lehen izena eman beharko du jubilatuen bulegoan; egunero –asteazkenetan izan ezik–, 11:00etatik 12:00etara bitartean. 650 708 770 telefonora deituta ere eman daiteke izena. Pertsonako sei euro ordaindu beharko da garraioa.