Kontzentrazioa deitu du Zestoako Gaztetxeak Israelen erasoak salatzeko

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 17a

Bihar, ostirala, 19:30ean egingo dute elkarretaratzea plazan. "Israeldar estatuaren hipokresia eta izaera genozida" salatzeko deitu dute elkarretaratzea. Israeldar armadak 60 palestinar hil zituen astelehenean.

Joan den astelehenean Palestinan jazotako hilketen harira, Zestoako Gazte Asandabladak elkarretaratzea deitu du biharko, Israeli aurpegi zuriketarik ez lelopean. Israelgo gobernuak 60 palestinar hil zituen astelehenean AEBek Jerusalemen enbaxada ireki izanak sortutako protestetan. Gertatutakoa salatzeko mobilizazioetan beste bi palestinar hil zituzten. Gertaera horiek salatzeko eta Palestinari elkartasuna adierazteko egingo dute kontzentrazioa bihar Zestoako plazan, 19:30ean hasita. Gazte asanbladako kideek dei egin diete zestoarrei elkarretaratzearekin bat egin, eta "Israeldar estatuak bere burua giza eskubideen eta progresismoaren paradisu moduan aurkeztu nahi duen momentu hauetan bere hipokresia eta izaera genozida" sala dezaten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide