Beizaman igaro dute asteburua Erralla eta Erniarraitz bertso eskoletako gaztetxoek

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 16a

Zestoako Erralla eta Azpeitiko eta Azkoitiko Erniarraitz bertso eskoletako ikasleak Beizaman izan ziren joan zen asteburuan. Hainbat gaztetxo izan zen aterpetxean ostiraletik igandera bitartean, eta bertsolaritzaz gozatu ahal izan zuten. Zapatu gauean, gainera, bertso afaria egin zuten Amets Arzallus eta Jokin Uranga bertsolariekin. Hona hemen Aitor Salegi bertsolariak eta bertso irakasleak bidalitako argazki batzuk:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide