Giza katerako lanak banatzeko bilera deitu du Zestoako Gure Esku Dagok

Zestoako Hitza 2018ko maiatzaren 15a

Zestoako Gure Esku Dagoko kideak. (Ihintza Elustondo) Ekainaren 10ean erabakitzeko eskubidearen alde egingo den giza katerako lanak banatzeko bilera deitu du Zestoako Gure Esku Dagok. Ostegunean, maiatzak 17, 18:00etan, Kultur Etxe aurrean elkartuko dira. Askotariko lanetarako behar dute laguntza: saretze mahaiak jartzeko, propaganda egiteko... Ahalik eta herritar gehien bertaratzea nahi dute bileraren deitzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide