'Boluntarioen lana herrian' mahai ingurua izango da, Zestoan

Zestoako Hitza 2018ko maiatzaren 14a

Maiatzaren 16an, asteazkena, izango da solasaldia, 19:00etan, jubilatuen tabernan.

Zestoako Astindu taldeak IV. Herri Azoka antolatu du datorren maiatzaren 26rako. Aurtengo azokako helburua herriko boluntarioen lana balioestea da, eta, horren harira, Boluntarioen lana herrian mahai ingurua antolatu du taldeak asteazkenerako, maiatzak 16. Jubilatuen tabernan izango da mahai ingurua, 19:00etan, eta, bertan, hainbat arlotan boluntario diren lau herritarren testigantzak izango dira entzungai. Ondoren luntxa egongo da bertaratzen direnentzat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide