Aizarnako eta Arroabeko ikastetxeetako haurrak udal ordezkariekin izan ziren

Zestoako Hitza 2018ko maiatzaren 11

(Zestoako Udala)

Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen duten Aizarnako eta Arroabeko ikastetxeetako ikasleak udal ordezkariekin elkartu ziren atzo, osteguna. Udalbatzarra egin zuten, eta hondakinen gaian atzemandako egoera desberdinak hobetzeko proposamenak egin zizkieten udal ordezkariei. Zaborrontzi gehiagoren beharra, Sansinenea poligonoaren egoera, konposta egiteko aukera, arropa zaharra biltzeko modua, plastikozko poltsen erabilera murrizteko ekimenak edota birziklapena hobetzen laguntzeko materiala izan zituzten hizpide ikasleek. Ondoren, hamaiketakoa egin zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide